2007. urtean sortu zenetik, lanean ari da etengabe, sagardoa maila gorenera eramateko.
Bi helburu nagusi ditu elkarteak: sagardozaleari sagardorik onenak bermatzea, eta sagardoaren sektorea indartzea.
Aitzindaria da I+G+b (Ikerketa + Garapena + berrikuntza) sagardogintzan lantzen.
Sagastien eta sagardoaren lanketarako neurriak ere hartu ditu. Baita bertan ekoiztutako sagar homologatua erosteko konpromisoa ere.